Aurrez-aurre gure Lanbide Heziketako ikasleekin: Egoitz Corrales

Egoitz Corrales Ermukoa da, 21 urte ditu eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa ikasten ari da IMH Campus Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan.
Gure ikasleak gertutik ezagutzeak aukera ematen digu haien motibazioak, zaletasunak eta bizipenak ezagutzeko. Egoitzen kasuan, argi dauka bere pasioa motor munduan dagoela: autoak, motoak eta motorra duten guztiak bere interesa pizten dute. IMH hautatu zuen bertako metodologia eta baliabide teknikoen inguruan jasotako iritzi bikainengatik — nahiz eta beste ikastetxe batzuk gertuago izan!
Sistema dualaren aldeko ikaslea da: bere esanetan, oso interesgarria da enpresa ezberdinetan lan egiteko aukera eskaintzen duelako. IMHn ikasketek emandako esperientziarik onena? Lagun giroa eta irakasleen gertutasuna. Egoitzen ustez, irakasleak enpatikoak dira eta edozein gauzatan laguntzeko prest daude.
Egoitz: "Datorren urtean Perihortzen geratu nahiko nuke lanean, oso gustura nago bertan. Lankideak zoragarriak dira eta lan egiteko duten modua asko gustatzen zait. Eskerrik asko aukera emateagatik!"
Egoitzen ibilbidea Lanbide Heziketan sendotzen ari da, eta IMHko giro ona dela eta, beste askori ere gradu hau ikastera animatuko lieke: "Dudak dituztenentzat, lasai egon daitezela: IMHn giro oso ona dago eta lagun asko egingo dituzte."
Eskerrik asko Egoitz!
Gure Heziketa Zikloak ezagutu nahi dituzu?
Ate irekiak: Maiatzek 14
Azteazkena
18:00etan
Izena eman
Aurrematrikula: Maiatzak 5-23
Informazio gehiago