Aurreruntz: Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketak

2017/09/14 00:00:00 GMT+2
IMHk Eredu Dualean eta Enpresentzako Berrikuntza Aplikatuan izandako esperientza azalduko du.

Azken urteotan egin diren bezala, Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak “Aurreruntz” Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketak antolatu ditu. 2017ko irailaren 14an eta 15ean izango dira, Donostian, Kursaal Jauregian.

Hainbat gai jorratuko da. Alde batetik, Ikastunen Batasun Europarra izango dira bertan. Lanbide-heziketa dualaren inguruko gaiak ekarriko dizkigute, esperientzia jakin batzuk azalduz, erakundeenak batzuk, eta enpresenak eta prestakuntza horretan parte hartzen duten ikasleenak beste batzuk.

Motibazioarekin eta ekintzailetzarekin zerikusia duten zenbait gai ere landuko dira.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoak lanbide-heziketaren bilakaera azalduko du, bereziki berrikuntza aplikatuan, ikasteko metodologia aktiboetan, garapen iraunkorrean eta nazioartekotzean.

Topaketetan IMHren parte hartzeari dagokionez, irailaren 14an IMHko Danobat espezializazio dualeko ikastaroa egin duen ikasle ohietako batek azalduko du bere esperientzia eta irailaren 15ean IMHko aditu batek Tkgune sarean enpresen berrikuntza aplikatuaren eremuan landutako 3 kasu praktiko azalduko ditu.