Atzerako Kontua EuskoSkills2016 eta EuroSkills2016 lanbide heziketako olinpiadentzat

2016/11/23 00:00:00 GMT+1
IMHko 3 ikaslek parte hartuko dute IMHn egingo diren EuskoSkills2016 Tornu CNC probetan, eta IMHko 2 ikasle ohiek parte hartuko dute Euroskills2016 probetan Gotebörg - Suedian.

Atzerako kontuan sartu gara!

EuskoSkills2016

Azaroan abiatuta EuskoSkills probak burutuko dira EUSKAL ERKIDEGOAN. Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean IMHn CNC TORNU PROBA burutuko da. IMHko 3 ikasle ari dira prestatzen proba hau Igor Larrañagarekin batera. Euskoskills-ak azkenengo aldiz 2012an antolatu ziren.

EuskoSkills2016 TORNU CNC proban IMHko ikasle partaideak izango dira: Getariko Jon Peña Aranguren, Zumaiko Ion Iriondo Iparragirre (biak eredu Dualean daude ikasten eta Aibe enpresan Duala egiten) eta Eneko Barkin Agirre Azpeitiarra. Hirurak  2. mailako ikasleak dira, Fabrikazioaren Produkzioaren Programaziokoak.

IMHren ordezkaritza EuroSkills2016 - Gotebörg, Suedian.

Bestalde, abenduaren 1-3 bitartean Euroskills2016-ak burutuko dira Göteborg - Suedian, eta IMHren kasuan Jon Lapeirak parte hartuko du, tutore lanetan Iñaki Hernandez duela. Biak IMHko ikasle ohiak dira eta Spainskillseko urrezko dominaren jabeak (Iñaki urrea ere Euskoskillsetan, eta Jon Lapeirak Worldskillsetan parte hartu du).

Aipatzekoa da IMHko ikasleek presentzia eta emaitza bikainak lortu izan dituztela "lanbide heziketako olinpiada" hauetan parte hartu izan duten bakoitzean. Gogoratuko ditugu, esate baterako Larraitz Urangak ere lortu zuela urrezko dobletea Euskoskills 2011 eta Spainskillsetan, eta Worldskillsen ere parte hartu zuela, Asier Iraetak zilarrezkoa lortu zuela Spainskillsetan...

 

http://www.imh.eus/eu/albisteak/worldskills-2015-esperientzia-ahaztezina-jon-lapeirarentzat
http://www.imh.eus/eu/albisteak/jon-lapeira-imhko-ikasleak-urrezko-domina-irabazi-du-cnc-tornu-fresatzekoan-spainskills-2015ean
http://www.imh.eus/eu/albisteak/inaki-hernandezek-irabazi-du-cnc-torneaketaren-urrea-worldskills-spain-2013n
http://www.imh.eus/eu/albisteak/lanbide-heziketaren-eusko-skills-2012-emaitzak
http://www.imh.eus/eu/albisteak/imhko-euskoskills-sari-banaketa
http://www.imh.eus/eu/albisteak/worldskills-london-2011-azken-txanpa-larraitz-eta-juanentzat