Asmaolaren aurkezpen jardunaldian Kutxari aitortza

2014/07/16 00:00:00 GMT+2
Asmaola proiektuko lehen babesle ekonomikoa izanik, Carlos Ruizek jaso du aitortza Kutxaren izenean.

Argazkiak...

Testuingurua Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuaren mendeurrena izanik eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkatearen eskutik gaur aurkeztu da Asmaola proiektua enpresei, enpresa txiki eta ertainen berrikuntza aplikatuko zentro bezala.

Jarraian Fermin Lazkanok Asmaolako Kudeatzaileak Asmaolak ematen dituen zerbitzuen adibideak azaldu ditu, enpresekin landutako 10 kasu deskribatuz.

Bestalde, Asmaola+ sarearen berri ere eman du: 2013an abiatu zen, Asmaolak eskaintzen dituen zerbitzuen eremuak zabaltzeko, enpresa-lanbide heziketako zentroen elkarlan-eremua zabaldu eta zerbitzu bidez lanbide heziketako ezagutza birrelikatzeko.

Hitzaldia amaitzeko, enpresen proiektuak aurrera eramateko Asmaola eta Ingeniaritza Dualaren osagarritasuna azaldu du.

Amaieran, Asmaola proiektuko lehen babesa eman zuen KUTXAri aitortza egin zaio. Kutxaren izenean Carlos Ruizek jaso du esker ona.

Azkenik, Makina Erremintaren Museoan, mokatu baten laguntzarekin, Asmaola eraikin berriko planuak azaldu zaizkie bertaratutakoei. Eraikina 2015ko udaberrirako amaituta egotea espero da.

Guztira 50 lagun bildu ditu jardunaldiak, euskaraz egin da euskara-gaztelania aldi bereko itzulpen sistemarekin eta Altzolako Ura enpresa elgoibartarrak oparitutako ura eskaini da bertan.