Asier Mendibe, IMH 2004ko ikasle ohi aipagarria
Aurten IMHk salbuespen bat egin du sariak emateko orduan, ikasle aipagarria eta fabrikazio arloko aipagarria pertsona bera izatean. Institutuak bi sari mantendu ditu eta biak pertsona bakarrari eman ordez, "aipamen berezia" egin du IMHn bigarren aipagarrienari emanaz.
IMH 2004 Ikasle aipagarria (1.200 eurotako ikasketa poltsa)
Maykel Hernández del Cabo (Eibar), goi-mailako heziketa zikloko bigarren mailako ikaslea, Fabrikazio Mekanikoaren arlokoa. Praktikak Industrias Mail-en egingo ditu (Eibar).
Aipamen berezia (1.200 eurotako ikasketa poltsa)
Gorka Bilbao Bilbao (Bermeo), goi-mailako heziketa zikloko bigarren mailako ikaslea, Industri Ekipoen Mantenimenduko arlokoa. Praktikak FOM Industrie enpresan (Cattolica, Emilia Romagna, Italia).
IMH 2004 Ikasle ohi aipagarria
Asier Mendibe (Bolibar), diseinuko ikaslea, IMHn bere ikasketak 1994an burutu zituen.
Moduloa egin eta Anayak-en enpresetako prestakuntza egin ondoren, Kalitateko postgradua egin zuen IMHn 1995ean, praktikak Etxe-Tar-en eginaz. Ondoren, Industrias Metalak kontratatu zuen eta Kalitateko arduradun bezala lan egin ondoren, 2003ko bukaeran Gerente lanetan hasi zen. Asierrek bere saria Julián Zubiaurre zanari dedikatu dio, aurreko Metalako gerenteari, egun lortutakoa berari esker izan bait da, eta enpresan emandako hainbat pauso (ISO, Prebentzioko ziurtagiria) bere kemenarengatik izan bait da.
Ekitaldian Miguel Angel Múgica, Alkateordeak, Ona Electroerosión-eko Gerentea José Mª Onandiak, Danobat E.Koop.ko Giza Baliabideetako Zuzendaria Ion Ormazabalek, AFMko Kalitate Arduraduna Josu Riezuk, IMHko Lanbide Heziketako Ikasketa burua Mikel Arregi, eta IMHko Zuzendaria Joxean Egañak parte hartu zuten.
Amaitzeko, Joxean Egañak IMHren izenean Sarien babesleei (Grupo Danobat, Etxe-Tar, Ona-Electroerosión, Intza y JLFrench) eta laguntzaileei (Burni Mecanizados, S.A., C.I.Grandes Mecanizados-Gurutzpe, Engranajes Grindel, S.A.L., Fagor Ederlan, S.Coop, Gaindu,S.A, Glual Hidraulica, S.A, Grumal (Pemec), Industrias Agme, S.A., Industrias Alga,S.A, Industrias Metala, S.L., Kondia, Sammic, S.L., T.M.Norma, S.A) eskerrak adierazi dizkie.
IMH Sarien helburua, bere ikastetxeak lanbide heziketako ikasketak egin dituzten ikasleei esker ona adieraztea da, eta industri arloan etorkizuna aurrrera bultzatzeko beraien lanarekin duten eraginaren garrantzia gogoratzea.