Arrakastarekin gauzatu da Solidworks Simulation GIGA jardunaldia

2012/07/12 18:05:00 GMT+1
Cimworks enpresarekin antolatutako topaketan gaiaren erabilgarritasuna eta adibide praktikoak baloratu ziren bereziki

Joan de uztailaren 10ean Elgoibarko IMHn “SolidWorks Simulation: CAE Simulazioa  denon eskuragarri” izeneko jardunaldia burutu  zen IMHn. Jardunaldi hau IMHk, Eibarko Armeria Eskolak eta Elgoibarko Meka institutuak parte hartzen duen GIGA proiektuaren baitan gauzatu zen  eta CAE (Elementu finituen kalkulua) teknologiaren abantailak eta aplikagarritasuna aurkeztu  ziren bertan.

Tresna honekin, besteak beste, produktu eta piezen zehaztapenak berauen ekoizperaren aurretik betetzen ari garela egiaztatzeko aukerak erakutsi ziren, adibide ezberdinen bitartez. Gainera, kalkulu ezberdinak, aditu baten ezagutza beharrik gabe egin daitezkeela ere egiaztatu zen.

Jardunaldia Cimworks etxearekin elkarlanean eta 25 enpresen parte hartzearekin gauzatu zen.