Arrakastarekin gauzatu da Solidworks Simulation GIGA jardunaldia
Joan de uztailaren 10ean Elgoibarko IMHn “SolidWorks Simulation: CAE Simulazioa denon eskuragarri” izeneko jardunaldia burutu zen IMHn. Jardunaldi hau IMHk, Eibarko Armeria Eskolak eta Elgoibarko Meka institutuak parte hartzen duen GIGA proiektuaren baitan gauzatu zen eta CAE (Elementu finituen kalkulua) teknologiaren abantailak eta aplikagarritasuna aurkeztu ziren bertan.
Tresna honekin, besteak beste, produktu eta piezen zehaztapenak berauen ekoizperaren aurretik betetzen ari garela egiaztatzeko aukerak erakutsi ziren, adibide ezberdinen bitartez. Gainera, kalkulu ezberdinak, aditu baten ezagutza beharrik gabe egin daitezkeela ere egiaztatu zen.
Jardunaldia Cimworks etxearekin elkarlanean eta 25 enpresen parte hartzearekin gauzatu zen.