Arrakasta EHUko Donostiako orientazio azokan

2014/01/20 01:00:00 GMT+2
Estreinakoz izan gara EHUren azoka honetan Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren graduaren berri ematen

Jende ugari bildu zen Donostiako UPV/EHUren kanpusean antolatu zen Orientazio Jardunaldiko lehen deialdira informazio bila. IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako erakustokian etengabe jardun izan genuen informazioa ematen. Bertan antolatutako informazio saioan ere jende askok jarraitu zituen Itziar Egigurenen argibideak. Eskerrik asko etorri zitenen guztioi.

Larunbat honetan, hilaren 25ean IMHn egingo dugu informazio saioa 11.00etan eta 25ean ere Gasteizen ere egongo gara EHUren orientazio azokan (1ean Bilbon izango da). Ikusi hemen informazioa