Argentinako Rosarioko Lanbide Heziketako eta Gaitasuneko Kontseiluak IMH bisitatu zuen

2004/10/27 00:00:00 GMT+2
Hezkuntza Sailarekin duten kolaborazioren barnean, 2003an Rosarioko irakasle talde batek ikastaroa egin zuen IMHn

Joan den urriaren 14an Rosarioko CCFPko zuzendaritzak IMHko instalazioak eta funtzionamentuda ezagutu zuen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunen eskutik. Interesgarria iruditu zitzaien IMHren egitura, enpresekin dauden harremanak eta hauen beharrei erantzuteko nola lantzen diren jarduerak.

Jaurlaritzareko Lanbide Heziketako Zuzendaritzarekin daukan akordioaren bidez, Rosarioko erakunde honek aukeratutako irakasle talde batek formazio teknikoa garatu zuen 2003ko udazkenean IMHn, makinak erabiltzeko teknikak ezagutu eta ondoren Rosarion dauden 6 ikastetxeetan ezagutza aplikatzeko helburuarekin.

Argazkiak...