Argentinako Hezkuntza Ministroarekin bilera

2006/02/08 00:00:00 GMT+1
AFM eta IMHk parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Tknikan antolatu zuen jardunaldian. Jardunaldia, Ministroari eta berarekin etorri zen argentinako ordezkaritzari Euskal Lanbide Heziketaren funtzionamendua aurkezteko egin zen.

AFMk eta Makina Erremintaren Institutuak joan den otsailaren 3an LH Sailburuordetzak Daniel Finus, Argentinako Hezkuntza Ministroa eta bere ordezkaritzarentzat antolatu zuen lan-jardunaldian parte hartu zuten.

IMHk parte hartu izan du Argentinako ikasle, teknikari eta zuzendarien prestakuntza ekintzetan, esaterako, Argentinako sistema tekniko profesionaleko zuzendarientzat eratutako programan. Hain zuzen, 2005eko apirilean bederatzi zuzendarik IMHn egonaldia egin zuten eta "Formazio teknikoaren Zuzendaritza" ikastaroa jaso zuten, Argentinako Hezkuntza, Zientzia eta Teknologiako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sinatuta duten lankidetza akordioaren barrutian.