Argentinako ADIMRAren bisita

Argentinar Errepublikako Industria Metalurgikoen Elkarteko ordezkariek IMH ezagutzeko aukera izan dute

SPRIren eta TECNALIA VENTURESren bidez, gaur goizean ADIMRA, Argentinar Errepublikako Industrial Metalurgikoen Elkarteko ordezkariek IMH bisitatu dute,  besteak beste Nazioarteko Harremanetarako eta Garapen Federalerako Zuzendaria, Teknologia Arduraduna, Ikasketa Ekonomikoko Saileko arduraduna. Makina Erremintaren Institutuko zuzendariak eta nazioarteko teknikariek IMHko jarduera eta zerbitzuak azaldu dizkiete.