Amaitu da Fabrikazio Gehigarriaren inguruko ikastaroa
2016/07/19 00:00:00 GMT+2
Eskerrik asko hilabetez ikastaroaren saioetara etorri zareten guztioi.
"Fabrikazio Gehigarria, Teknologia alternatibo bat" ikastaroa gaur amaitu da. Hasierako aurkezpena eta lau moduloz osatua, IMHn eman dira hilabeteko tartean. Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia, Grupo Sicnova 3D eta IMHren artean antolatu da eta balorazioa oso positiboa izan da. Udazkenean antolatzaileek elkarlanean jarraituko dute eremu honetan.