Amaiera arrakastatsua izan du IMH eta Salesianos Los Boscos ikastetxeen arteko birziklatze lankidetza proiektuak

"Industria mekanikoko hondakinak elkarrekin birziklatzen" proiektuari amaiera eman zaio eta oso emaitza positiboak lortu dira. Ekimen hau Elgoibarko IMH LHII eta Logroñoko Salesianos Los Boscos ikastetxeek elkarrekin garatu dute, lanbide heziketako ingurunean praktika jasangarriak sustatzeko helburuarekin. Proiektua CaixaBank Dualiza 2024/2025 deialdian hautatua izan zen.
Proiektuaren barruan, bi ikastetxeetako ikasleek bi industria-hondakin mota birziklatzen lan egin dute: mekanizazio prozesuetan sortzen den POM-C termoplastikoa eta freskagarrien lata eta metal txirbiletatik ateratako aluminioa. Salesianos Los Boscos ikastetxeak aluminioaren birziklapen eta berrerabilpen prozesua garatu du, eta IMH LHII-k, berriz, POM-C txirbilekin piezak fabrikatzea izan du ardura.
Ikaskuntza tekniko eta ingurumenari lotutako ezagutzez gain, ikasleek bi ikastetxeen artean egindako mugikortasun aberasgarri batez gozatu dute, esperientzien trukea ahalbidetuz, talde kohesioa sendotuz eta elkarlana eta elkarrekiko errespetua indartuz. Esperientzia bikaina izan da.
Proiektu honek jasangarritasunari buruzko gaitasun giltzarriak eskuratzeko aukera emateaz gain, hezkuntza-erakundeen arteko lankidetza indartu du, fabrikazio jasangarriaren arloan berrikuntza sustatuz. Era berean, ikastetxeen aztarna ekologikoa murrizten lagundu du, eta industria arduratsuago bat sustatzeko praktiken garrantziaz kontzientziatu du komunitate hezitzailea.
IMH LHII eta Salesianos Los Boscos ikastetxeen arteko lankidetzak, Lanbide Heziketak ekonomia zirkularrean eta ingurumenarekiko konprometituagoa den industria batean ekarpen aktiboa egin dezaketela erakutsi du.