Alternantziako prestakuntza Europan

2013/06/09 23:00:00 GMT+1
IMH-Incresseko zuzendari den Mariano Iriartek alternantziak prestakuntzan duen garrantziari buruz jardun zuen Euskadi 2015 Lanbide Heziketako Topaketetan

Ekainaren 5 eta 6an Donostiako Kursaalean ospatu dira Eusko Jaurlaritzak antolatutako Euskadi 2015 Lanbide Heziketako topaketak. Lehendakaria, kanpoko hezkuntza ordezkariak ea gure ikastetxeetako zuzendari eta irakasleak bildu dira bertan, lanbide heziketaren oraina eta etorkizunari buruz hausnartzeko.

IMHren partetik Mariano Iriarte izan dugu topaketaren hizlarietako bat. Europan dauden alternantziari buruzko ereduetaz  jardun du eta azpimarratu du alternantzia lehiakortasun erreminta dela, pedagogia, ikaskuntza eta enpresekiko harremana aldatuz gero.

Irakurri topaketen kronika hemen...

Irakurri Mariano Iriarteri egindako elkarrizketa (gaztelaniaz)...