Alemaniako sistema duala ezagutuz

2008/12/02 01:00:00 GMT+2
IMHko Heziketa Zikloetako Fabrikazioko Irakasle talde bat Alemanian izan da Europan ohikoa den ikasi eta lan txandakatze sistema aztertzeko.

Joxe Mari Korta Fundazioaren laguntzari esker, azaroaren 3. astean, IMHko bost irakasle Alemanian izan ziren hainbat lantegik dauzkaten Lanbide Heziketarako eskolen jarduna aztertzera.


Egonaldiaren helburu nagusia izan zen Alemaniako "dual" ereduan titulu ofiziala lortzeko enpresaren behar espezifikoak eta Administrazioak ezartzen dituen eskakizunak nola uztartzen dituzten ezagutzea, ondoren esperientzia hori gurenagana ekarrita, IMHn duela bi urte ezarri berri den "Ikasi eta Lan" eredua aberasteko.


Bisitatu zituzten lantegitan izan ziren: Mekanizazioko erreminta fabrikaztailea den Walter enpresako 2 lantegi eta bertako "Walter Akademie"ren esperientzia; eta Makina erreminta fabrikatzailea den Overbeck Danobat taldekoa eta bertako esperientzia.