Alemaniako Merkataritza Ganbera Fabrikazio Aditiboa ezagutzen
Espainiarako Alemaniako Merkataritza Ganberarekin (AHK Spanien) batera antolatutako ADDIMATen alderantzizko misioa izan dugu IMH Campusen, gure FABRIKAZIO ADITIBOKO ekosistema gure gaitasunak zuzenean ezagutu nahi dituzten enpresa eta erakunde alemaniarrei hurbiltzeko pentsatutako jardunaldia.
DANOBATGROUP bisitatu ondoren, programak IMH Campusean jarraitu du, ADDIMATen ongietorriarekin eta networking saio batekin. Saio horretan, Indart3D SAMYLABSek bere esperientzia, gaitasunak eta ikuspegia partekatu ditu parte hartzen duen taldearekin.
Jardunaldia amaitzeko, IMHko fabrikazio aditiboko eta aurreratuko instalazioak bisitatu dituzte, eta bertatik bertara ezagutu dituzte berrikuntza teknologiko aplikatuaren inguruan egiten ari garen proiektuak.
Eskerrik asko bisitagatik eta interesagatik. Harremanetan jarraitzen dugu