Alemaniako DHBW Mosbacheko Eredu Duala ezagutzen

2016/05/16 00:00:00 GMT+2
Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ordezkaria Alemaniako Duale Hochschule Baden-Württemberg (DHBW) Mosbacheko kanpusa bisitatzen izan da.

Erasmus+ langileen mugikortasun proiektuaren barruan Naiara Vidal Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ordezkaria maiatzak 9tik 13ra bitarte alemaniako Duale Hochschule Baden-Württember unibertsitate kooperatiboak Mosbachen duen kanpusean egon da beraien eredu DUALA sakonki aztertu eta gure ereduan erabilgarri izan daitezkeen praktika onak identifikatzen.

DHBW 1974an sortu eta lehen unetik EREDU DUALEAN izan ditu unibertsitate mailako ikasketak (gradu zein masterrak); eta azken 10 urteotan 25.000 ikase inguruk lortu dute ikasketa titulua bertan.