Alemania eta Suitzako puntako fabrikazio prozesuak eta heziketa duala ezagutzen

2022/05/27 17:47:00 GMT+1
IMH Campus - Lanbide Heziketako fabrikazio eta mekatronika arloko lau irakasle Alemanian eta Suitzan zehar bidaiatu dute Erasmus+ mugikortasuna baliatuta.

IMH Campus - Lanbide Heziketako Imanol, Jon, Ibai, Igor eta Ibai irakasleentzat hiru helburu nagusi izan ditu bidaiak:

  • Puntako mekanizatu zentrutako  eta makinen osagarriaren ekoizleen ekoizpen prozesuak bertatik bertara ezagutzea.
  • Enpresa horien ikasketa dualerako bertako LH ikastetxeen antolaketa prozesua aztertzea. Eredu alemaniarra zein suitzarra.
  • Lanbide heziketako ikastetxeen partehartzea eredu dualean aztertzea.

Bidaian bisitatu dituzten enpresa-ikastetxeak:

  • Mekanizatu zentroen ekoizleak: Heller eta Hermle
  • Makinen osagarriaren ekoizleak: Eppinger (tornuko erreminta etxeak ) eta Lang (doitasunezko barailak eta berauen aldaketa azkarreko sistemak)
  • Erreminta ekoizlea: Urma (errendimendu altuko eta doitasun handiko otxabuak, besteak beste)
  • Lanbide Heziketako Ikastetxea: Max Eyth schule

Gure irakasleen iritziz "Jasotako informazioa oso baliogarria izan da ikuspegi tekniko zein pedagogikotik. Azpimarratu nahiko genuke jasotako harrera bikaina izan dela eta ikusi nahi genuen guztia aztertzeko ate guztiak irekita izan ditugula. Eskerrik asko guztiei".