Aldundiak enpresentzako laguntzak aurkeztuko ditu

2012/04/13 00:00:00 GMT+2
Enpresei laguntzeko krisiaren kontrako programa berria aukeztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Sailak Elgoibarko IMHn gaur, apirilaren 17an.

Krisiaren kontrako Gaindituz programa aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Alundiko Berrikuntza Diputatuak datozen 2 asteetan.

Martin Garitano, diputatu nagusiak eta Jon Peli Uriguen,  Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko diputatuak, apirilaren 17an azalduko dituzte Elgoibarren, Foru Aldundiak 2012rako enpresei laguntzeko onartu dituen egitasmo eta diru-laguntzak.

Agerraldia enpresetako zuzendari eta arduradunei zuzendua izango da eta Elgoibarko IMHn burutuko da, arratsaldeko 18:30ean. Bertan izango dira Oscar Usetxi, Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapen zuzendaria, eta Lore Martinez de Axpe, Informazio Gizarterako Sistemen zuzendaria.

Informazio saio horretan, berrikuntzarako, internazionalizaziorako, kontratazioetarako eta IKTentzat 2012an bideratuko diru laguntzak aurkeztuko dira, eta baita Zientzia eta Teknologia Euskal Sarearentzat zuzendutakoak ere.

Azalpenak bukatu ondoren foru agintariek enpresariak egiten dizkieten galderei erantzuteko prest egongo dira.

Aurkezpenen agenda:

  • Apirilak 17, 18:30etan, IMH Elgoibar
  • Apirilak 18, Ficoba, Irun
  • Apirilak 19, Goierriko Herrien Ekintza Fundazioa, Ordizian
  • Apirilak 23, Miramar Jauregia, Donostia
  • Apirilak 24, Polo Garaia, Arrasate

 

Izena emateko:  943112275 (08:30-15:00) / gaindituz[abildua]gipuzkoa.net

Informazio gehiago DV...

Informazio gehiago N.Gipuzkoa....