Alboka laneratze proiektuko prestakuntza fasearen abiatzea

2015/02/13 01:00:00 GMT+2
Otsailaren 16an 15 gaztek abiatuko dute La Caixa Gizarte Ekintzak diruz lagundutako ALBOKA programaren laneratze ikastaroa.

Elgoibar,  Eibar, Mendaro, Azkoitia eta Mutrikuko 15 gaztek parte hartuko dute La Caixa Gizarte Ekintzak diruz lagundutako  ALBOKA Programan.

Hezkuntza sistema arautuan sartzeko zaitasunak dituzten kualifikazio baxuko 18-30 urte bitarteko gazteentzako antolatu da ALBOKA proiektua, eta proiektuaren barnean egingo den ikastaroaren aurkezpena gaur izan da IMHn.

Ikastaroa otsailaren 16tik uztailaren 31 bitartekoa izango da eta enpresetako praktikak irailetik azaroa bitartean egingo dituzte, gainditu duten ikasleek.   

Formakuntza hiru ataletan banatuta dago. Abiatzeko lan-aurreko prestakuntza egingo dute, zeharkako gaitasunak landuz eta hainbat ezagutza ikasiz, esaterako matematikak, bulegotika, lan-orientazioa, ekintzailetza, birziklaia etabar. Bigarren fasean prestakuntza tekniko-industriala izango dute eta azkenik 3. fasea enpresa-praktikak izango dira, ikastaroa gainditu dutenentzat. Praktiketarako aukera hainbat sektoretan izango da: logistika enpresak, fundizioak, forjak, zerbitzu enpresak, automozio enpresak, artisau armagintza enpresetan...

Kaptazioa Debabarrenako udaletxeetako gizarte langileen laguntzarekin egin da eta hautaketa prozesuan KALEXKA eta IMHko teknikariek parte hartu dute.

 

Alboka, praktika onen eredu

Alboka programa praktika onen eredu bezala aurkeztu da aste honetan La Caixa Gizarte Ekintzak Donostian egin duen proiektuen deialdi publikoan.