Alberto Ortueta Elgoibarko IMHko eta Makina Erremintaren Museoko Presidente eta sortzailea zendu da

2009/02/05 00:00:00 GMT+1
Gure esker eta adiorik zintzoena. IMHko Patronatukide, zuzendaritza, irakasle eta langileak
Alberto Ortueta Azkarreta giltzarri izan da Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuarentzat eta Makina Erremintaren Museoarentzat.

AFMko Zuzendari Orokorra zela, duela 22 urte IMH sortzeko proiektua sustatu zuen eta 1991an, IMH abiatu zenean Presidente bezala jarraitu zuen. Museoaren sorrera ere sustatu zuen duela 13 urte eta 2002an Museoko Presidente izendatua izan zen, Patxi Aldabaldetrecuren ondoren.

Tinko egin du lan makina erremintaren sektorearen alde eta zalantzarik gabe zutabe eta eredu izan da IMH eta Museoarentzat. Azken agerraldi publikoa 2008ko abenduaren 18an egin zuen Elgoibarko IMHn, Makina Erremintaren Museoko X. urteurrena ospatzeko Juan Jose Lehendakariarekin batera.