Besoz osatutako errotore integralen bost ardatzetako mekanizazioaren hobekuntza
  
    
      
        
          2018/11/27 00:00:00 GMT+1
        
      
    
  
 
  Egoitz Artetxe Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasleak aeronautika eta mekanizazioaren eremuko bere doktoretza-tesia defendatu du.
                
              Egoitz Artetxek azaroaren 23an bere doktoretza-tesia defendatu zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan, tesi-zuzendariak UPV/EHUko Aitzol Lamikiz Mentxaka eta Gorka Urbikain Pelayo izanik.
Tesiaren ikerketa hurrengoa izan da: Hegazkinen motoreetan erabiltzen diran blisk eta impellerak bost ardatzetan mekanizatzeko metodologia bat proposatzen da egindako lanean. Metodologia osatzeko indarren eta gainazaleko topografiaren modelo desberdinak garatu dira.
Zorionak, Egoitz, bejondaizula!
 
     
    