AI4Ed: proiektuaren itxiera ekitaldiko laburpena

2025eko maiatzaren 7an, IMH Campusen ospatu zen AI4Ed proiektuaren amaiera-ekitaldia – “Adimen Artifizialak gidatutako hezkuntza-prozesu baterantz”, bi urteko etengabeko lankidetza eta berrikuntzaz betetako ibilbideari amaiera emanez.
Ekitaldi hibridoan, Europako hainbat herrialdetako bazkideak, hezitzaileak, ikertzaileak eta eragile pedagogikoak bildu ziren.
Etorkizuneko gaitasunak garatzeko AI
AI4Ed proiektuaren helburua etorkizunerako prest dauden ikasleak heztea izan da: pentsamendu kritikoa, “ikasten ikasteko” gaitasuna eta ekimena garatuz. Proiektuak ikaskuntza kulturaren eta errealitatearen arteko zubiak eraiki ditu, gaitasun tekniko eta sozialak sustatuz, eta ikasleen talentua enpresek eskatzen dutenarekin lotuz.
Jardunaldiaren bideo eta aurkezpenak albiste honen ingeleseko bertsioan ikus daitezke
Jardunaldiaren une nagusiak
Proiektuaren ikuspegia
IMH Campuseko koordinatzaileak ekitaldiari hasiera eman zion, AI4Eden helburu nagusiak aurkeztuz: AI bidez ikaskuntza etikoago, pertsonalizatuago eta barneratzaileago baterantz urrats sendoak ematea Europan.
Emaitza nagusiak eta ondorioak
Ekitaldian AI4Ed proiektuaren ardatz nagusietan egindako lana aurkeztu zen: IA ereduen garapena, datuen kudeaketa eta eduki digitalen sorkuntza, irakasleen prestakuntza, eta erabilera-kasuen ezarpena eta balidazioa.
Lan hauek guztiek ikaskuntza pertsonalizatua eta barneratzailea sustatzeko helburua izan dute, ikuspegi etiko batekin.
Bloke honetan, hainbat bazkidek parte hartu zuten: ALCHEMY, UNIZAR, UBREMEN, IMH Campus, SCSKZ, CENFIM, eta erabilera-kasuak gauzatu dituzten beste lankide batzuek. Haien artean, prozesuan izan dituzten erronkak eta lortutako emaitzak partekatu zituzten.
Eremuko ahotsak
Bigarren zatian, esperientzia errealak entzun ahal izan genituen:
-
Nerea Arregi, IMH Campus eta ingeniaritza dualeko Kepa eta Asier ikasleak: chatbotarekin izandako esperientzia. (BIDEOA DAUKA)
-
Gorka Roman, UPV/EHU: AI eta hizkuntzaren didaktika. (AURKEZPENA PDF-n)
-
Chrissie eta Frieda, AI PIONEERS, UBREMEN (AURKEZPENA PDF-n)
-
Andreas Saniter, VETAssIst, UBREMEN: Europako proiektu osagarrien esperientziak. (BIDEOA DAUKA)
-
Olga Dziabenko, Deustuko Unibertsitatea: AI ENABLE proiektu inklusiboa. (AURKEZPENA PDF-n)
-
Ion Hernández (TKNIKA): Lanbide Heziketan AIren aplikazioa.
Amaiera
Ekitaldia ondorio argi batekin amaitu zen: AI tresna etiko eta pedagogikoekin aplikatuz gero, hezkuntza eraldatzeko ahalmen handia du. AI4Ed proiektuak tresna eta estrategia baliotsuak uzten ditu, baita lankidetza sare sendo bat ere.