AI4ED proiektua: Hasierako topaketa

2023/01/12 01:00:00 GMT+2
Adimen artifiziala erabiliz, irakatsi eta ikasteko prozesua hobetzen lan egingo dugu.

Urtarrilaren 10ean eta 11n AI4Ed proiektua abiarazteko bilera egin da Elgoibarko IMH Campus instalazioetan.

Proiektuaren helburua da adimen artifiziala erabiliz irakatsi eta ikasteko prozesua hobetzea.

Horretarako, ikasleen abandonu-arriskua ahalik eta azkarren aurreikustea eta minimizatzea, prestakuntza guztietan ikaskuntza aktiboa hobetzeko lan egitea eta gure ikasleen irakatsi eta ikasteko prozesua oro har hobetzea lortuko duten edukiak gomendatzeko sistema bat sortzea lortu nahi da.

Proiektu horretan Europako hainbat bazkidek parte hartuko dute gurekin batera datozen bi urteetan, hala nola Bremengo Unibertsitateak, Portugalgo CENFIMek, Esloveniako SCSKZk, Zaragozako Unibertsitateak eta AlchemyML enpresako adimen artifizialeko adituek.

Eskerrik asko partner guztioi, gure prestakuntza hobetzeko ikaskuntzarekin zerikusia duten esperientziak partekatzeko prest zaudetelako.