Agur eta ohore, Carmelo Urdangarin eta Valentin Peñalba!

2021/05/15 15:35:00 GMT+2
IMHko ibilibidean historikoki esanguratsuak izan diren bi lagunek agur esan digute.

Aste beteko aldearekin zendu dira Valentin Peñalba elgoibartarra eta Carmelo Urdangarin debarra.

Mupem enpresako sortzaile, Geminiseko eta Juaristi enpresetako gerente, Valentin Peñalba Castañares makina erremintaren munduan oso ezaguna izan zen, eta IMHn hainbat alditan izan genuen bisitan eta ekintzetan parte hartzen.

Acme Deva-ko sortzaile, Orbeako zuzendari, Laboral Kutxako zuzendaritzako kide, eta Danobateko kontseilu errektoreko kide, Carmelo Urdangarin Altuna ekonomilari, historialari ikertzaile eta idazleak funtsezko papera bete zuen IMHren proiektuaren sorreran, bidelari eta bultzatzaile sutsua izanik. Horrez gain, IMHren ibilbidean zehar hainbat jarduera eta ekintzetan parte hartu zuen.

Gure elkartasuna eta maitasuna familiei eta gure agurrik zintzoena biontzat, betirako izango zaituztegu gure memoria historikoan.