AFMk 70 urte bete ditu: ZORIONAK!

2017/05/04 23:00:00 GMT+1
Makina Erremintaren Clusterrak urteko batzarra baliatu du ekitaldi ofizial berezia ospatzeko. Datuen aldetik aurreikuspenak positiboak dira: Makina-erremintaren fakturazioak %8-10 inguru haztea da 2017rako aurreikuspena.

Ekitaldi berezia antolatu du gaur AFMk Donostiako Parke Teknologikoan. Espainiako Erregea, Urkullu Lehendakaria, Olano Ahaldun Nagusia eta hainbat agintari eta enpresa arduradun izan ditu elkarrekin 70 urteurrena ospatzeko.

AFMk (Makina Erreminta Gehigarri, Osagai eta Erreminta Ekoizleen Espainiako Elkartea) egun Espainiako makina erreminta enpresen %90ak ordezkatzen duen elkartea da.

IMHri dagokionean AFMren Zuzendari Orokorra IMHko patronatuaren Presidentea da.

IMHrentzat, AFM giltza da bere sorreran, ibilbidean eta estrategian.

ZORIONAK AFM familia osoari eta etorkizun oparo eta ibilbide luzea opa dizuegu!