AFM eta INVEMAK, IMH-INCRESS kolaborazioarekin egindako makina erremintaren sektoreko diagnostiko konpetentzialaren aurkezpena

2006/10/05 00:00:00 GMT+2
Makina Erremintaren sektoreko 2005-2010 Plan Estrategikoaren ondorioz, azken hilabeteetan AFM eta INVEMAk Makina-Erremintaren Sektorearen gaitasunen diagnostikoa eratu dugu IMH-INCRESSen kolaborazioarekin. Diagnostikoaren bidez identifikatzen saiatu gara enpresetako giltzarri diren lanpostuetan sustatu eta garatu beharko diren gaitasunak, trebeziak eta ahalmenak, Plan Estrategikoan nabarmendu ziren lehentasun estrategikoak betetzeko prest egon gaitezen.

Makina-Erremintaren fabrikatzaileentzat proiektu honek duen garrantzia dela eta, datorren urriaren 17an, goizeko 10.00etan IMHn egingo den aurkezpenera gonbidatuta daude AFMko bazkideak.

Egitaraua

  • 10.00 Joxean Egaña jna. IMHko kudeatzailea. Ongi etorria
  • 10.05 Xabier Ortueta jna. AFMko Zuzendari Nagusia. Sarrera
  • 10.10 Roberto Altzerreka jna. Incress Aholkularitzako Teknikaria. Proiektua aurkeztu
  • 10.45 Solasaldia.
  • 10.55 Luis Mª Ullibarri jna. Hobetuzeko Zuzendaria. Itxiera

Informazio gehiago: AFM, Josu Riezu, telefonoa: 943 30 90 09