AFM Clusterraren batzarra 2026
Irudian IMHko eta Makina Erremintaren Museoko zuzendari-lankideak
IMHko ordezkaritza AFM Clusterraren urteko batzarrean izan da, sektoreko enpresa eta erakunde nagusiekin batera industria aurreratuaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertzeko.
Jardunaldian zehar, nazioarteko lehiakortasunaren inguruko kezka nabarmendu da bereziki, batez ere Asiako merkatuaren hazkunde azkarraren aurrean Europako industriak duen egokitzapen gaitasunari dagokionez.
AFMko zuzendari nagusi Xabier Ortuetak ohartarazi du industria europarrak erritmo handiagoz erantzun behar diola egungo testuinguruari: “Guk makina bat egiteko behar dugun denboran, haiek hiru egiten dituzte eta prezio oso baxuetan saltzen dituzte”. Bere hitzetan, merkataritza bidezko araurik gabe, dinamika horrek tokiko industria sarearen zati bat arriskuan jar dezake. Era berean, defentsa, energia eta trenbide sektoreak datozen urteetako hazkunde ardatz nagusi gisa identifikatu dira.
Bestalde, Mikel Jauregi Industria sailburuak makina-erremintaren sektoreak Euskadirentzat duen balio estrategikoa azpimarratu du, bere intentsitate teknologiko handiagatik eta esportazio gaitasunagatik.
Batzarrean, Nicolas Correa enpresako zuzendarikide den Carmen Pinto AFM Clusterraren presidente berri izendatu dute, klusterraren etapa berri bati hasiera emanez. Estreinako aldia da emakumezko baten AFMren presidentzeta hartzen duela, emakume eta gizonezko profesional gazteentzat erreferente berriak izateko aukera ematen duen zedarria izanik.
AFM Clusterrak makina-erremintaren, fabrikazio aurreratuaren eta industria teknologia berrien ekosistema biltzen du, eta funtsezko eragilea da IMHren jardunean eta inguruko industria sarearen garapenean.
Horregatik, IMHrentzat estrategikoa da sektorearekin lotura estua mantentzea, prestakuntza, berrikuntza eta talentuaren garapena industriaren benetako beharretara egokituz.
Urteko batzarrean landutako gaiak —digitalizazioa, lehiakortasuna, nazioartekotzea eta talentua— guztiz lerrokatuta daude IMHren ikuspegi eta jardunarekin.
IMHk AFM Clusterraren eta bertako enpresen lana gertutik jarraitzen du, eta berresten du industria sektoreak duen garrantzia bere ekosistemarentzat: ikasleen prestakuntzan, enpresekiko elkarlanean eta lurraldearen garapen industrialean eragin zuzena duelako.
Info + www.afm.es