AFM Clusterra: Kezka eta erronka handiak 2024ko itxiera onaren ondoren

2025/05/16 23:00:00 GMT+2
Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Egunean bildu gara KURSAALean, maiatzaren 16an

AFM Clusterrak antolatutako aurtengo Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Egunean bildu gara KURSAA-en urteroko topaketan.

800 enpresatik gora biltzen dituen familia handi honen ordezkarien ikuspegiak, datuak eta etorkizuneko joerak jaso ditugu, urrezko domina eskuratu duen Maquinser S.A.-eko Antonio Postigo omendu, Oskar Terolen umore bereziarekin goxatu, Benjamín Labatut idazlearekin eta Álvaro de los Ángeles artegilearekin buruari hainbat buelta eman dizkiogu makina&gizaki eta matematika&jainko konbinazioen abstrakzioekin, ADDIMATen 10. urteurrena ospatu dugu, eta azkenik elkar agurtu ahal izan dugu betiko aurpegi ezagun eta berriak.

Ezinbesteko jardunaldia gaurkoa, industriaren ekosisteman jarduten dugunontzat. Gogoeta estrategikoak, datu indartsuak eta ezkajintasunaren aurrean aukera berriak irudikatzeko momentuak izan dira.

Eskerrik asko AFMko lantalde guztiari antolaketa ikusgarriagatik eta elkar topo egiteko aukera bikain hau emateagatik.

Aurtengo datuen berri ezagutzeko ikusi AFMren prentsaoharra