AEROFUSE proiektua: abiatze bilera Coimbran
IMHko Goizalde Santamarina eta Garazi Catalán Arenaza lankideek parte hartu dute Coimbra hirian egindako AEROFUSE topaketan.
Erasmus+ ekimen honek lau urte iraungo du Europako ekosistema aeroespazial eta defentsibo osoan gaitasunak indartzeko helburuarekin.
Bilera hau aukera aproposa izan da gainerako partzuergoekin konektatzeko, perspektibak trukatzeko eta gure lankidetza-esparrua sektoreko erronka nagusietako baten inguruan lerrokatzen hasteko: gaitasun profesionalak aurreratzea eta egokitzea bilakaera azkarreko beharretara.
IMH Campusak bat egiten dugu proiektuarekin, industriari lotutako prestakuntza-ekimenak diseinatzen eta garatzen dugun esperientzia emanez.
Gure zeregina egungo eta sortzen ari diren trebetasunen azterketa ikaskuntza-esperientzia zehatzetan islatzea izango da, bai lanbide-heziketan, bai goi-mailako hezkuntzan.
Eskerrik asko Pedro Nunes Institutuari ongietorri beroagatik eta lehen topaketa hau antolatzeagatik.
"AEROFUSE:An alliance for the Future of the AEROnautics and Upstream segment Skills Evolution"