ADEGI txirrindu bigarren saria IMHko taldearentzat

2009/05/28 23:00:00 GMT+1
Ruben Odriozola, Joxean Erostarbe eta Iker Jausorok osatutako taldeak Donostia-Baiona-Donostia zikloturista martxan antolatu zen sarian parte hartu zuten

Maiatzaren 24an burutu zen 8. Euro-Hiriko martxa zikloturistan, non 700 lagunek parte hartu zuten, Lehen ADEGI Sarian parte hartu zuten IMHko hiru lankideak eta bigarrenak sailkatu ziren. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere martxa bikaina egin zuten Ruben, Joxean eta Ikerrek. Zorionak eta ongi egina!