ABIAN: Debabarreneko Lanbide Heziketa sendo

2014/02/28 00:00:00 GMT+1
Uni Eibar, Meka, IMH, Armeria Eskola eta Arte Eskolako arduradunek Debabarreneko Lanbide Heziketaren mahaiko ekintzen berri eman dugu komunikabideen aurrean.

Debabarreneko Lanbide Heziketaren mahaia ikastetxeen ekintzak koordinatu eta sustatzeko sortu zen. Otsailaren 27an 2014ko ekintzen berri eman dugu. Aipatu diren datu interesgarri batzuk:

  • Langabezitik berriz ere laneratzen ari diren %70ak lanbide heziketakoak dira.
  • Sortzen den industri enplegu bakoitzeko ondorioz zerbitzuetako 3 sortarazten ditu.
  • Debabarreneko lanbide heziketako ikastetxeen matrikulak gora egin du azken urteetan.
  • Debabarreneko lanbide heziketaren eskaintza zabala da, eta maila handikoa: metodologia berritzaileak ezartzen aitzindariak gara (PBL, Duala, elaniztasuna, ekintzailetasuna)
  • ABIAN azoka biurtekoa izango da, iazkoak balorazio oso positiboa izan zuen, bereziki bigarren hezkuntzako ikastetxeen aldetik, estreinakoz topagune batean lanbide heziketaren eta goi-mailakoaren eskaintza osoa ikusteko aukera eman baitzen.  2015rako dagoeneko prestatzen ari gara hurrengo edizioa.
  • 2014n Ikastetxeek ate irekiak antolatu ditugu udaberri honetarako.
  • "Bai Industriari!" Debabarreneko garapen agentziak (Debegesak) Bigarren hezkuntzako ikastetxen urteroko bisitak antolatu ditu enpresa industrialak ezagutzeko eta Debabarreneko lanbide heziketako prestakuntzaren berri emateko.