Abiadura handiko mekanizazioari buruzko jardunaldiak interes handia piztu zuen parte-hartzaileen partetik

2004/11/30 00:00:00 GMT+1
Joan den azaroaren 29an 40 lagun inguru hurbildu zen IMHk Tekniker eta Hitachi-rekin elkarlanean antolatutako Abiadura Handiko Mekanizazioari buruzko jardunaldira. Saioa oso interesgarria suertatu zen bertaratu zirenek adierazi dutenagatik eta antolatuko diren horrelako ekintzetan parte hartzeko prest daudela aipatu zuten.

Abiadura handiko mekanizazioa, manufaktura industrian, kontzeptu iraultza ari da eragiten. Gaur arte nahikoak ziren mekanizazio prozesuak zaharkituta geratu dira, ebaketa erreminta berriak eta mekanizazio estrategia berriak sortu direlako eta makina-erremintak gero eta azkarragoak eta zehatzagoak direlako.

Teknologia berrietan ongi prestatutako ikasle promozio berriei bultzada emateko asmoz, Makina Erremintaren Institutuak punta-puntako ekipamendua sartu du berriki, gero eta lehiakorragoa den industri inguruneari erantzuteko bereziki. Ekintza hau Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketa Sailburuordetzak 2003 urtean martxan jarri zuen proiektuaren barruan kokatzen da, honela, IMHk Euskadiko beste 6 zentruk bezala, abiadura handiko makina sartu zuen bere lantegian.

Proiektuaren helburu nagusia dokumentazio teknikoa sortu eta ondoren hezkuntza sisteman sartzea litzateke, dagokion irakasleak prestatuz. Proiektuak ere ikastetxe eta enpresen arteko zubi bihurtzea nahi du.

Egun langileak mota honetako mekanizazioan prestatzeko hutsune handia dago. Horregatik IMHk proiektu honen bitartez ondorengoa lortu nahi du:

  • Abiadura handiko mekanizazioaren estrategiak barneratu, gero ikasleei eta enpreseei irakasteko.
  • CAM sistema ahaltsua erabili.
  • Mekanizazio honetan erabiltzen diren erremintei buruzko ezagutza zabala izan.
  • Enpresei zerbitzu teknikoa eskeini.