Abiadura handiko mekanizazioa iritsi da IMHra

Proiektuaren helburuetako bat dokumentazio teknikoa sortu eta ondoren hezkuntza sisteman sartzeko, dagokion irakasleak prestatuz. Proiektuak ere ikastetxe eta enpresen arteko zubi bihurtzea nahi du.
Gure ingurune industrialean abiadura handiko mekanizazioa garatzen ari den teknologia da, batez ere moldearen arloan aplikatua, eta merkatuan indarrarekin sartzen ari dena.
Abiadura handiaren bidez, moldeak mekanizatzeko denbora murriztapen nabarmenak lortzen dira.
Egun langileak mota honetako mekanizazioan prestatzeko hutsune handia dago. Horregatik IMHk proiektu honen bitartez ondorengoa lortu nahi du:
- Abiadura handiko mekanizazioaren estrategiak barneratu, gero ikasleei eta enpreseei irakasteko.
- CAM sistema ahaltsua erabili.
- Mekanizazio honetan erabiltzen diren erremintei buruzko ezagutza zabala izan.
- Enpresei zerbitzu teknikoa eskeini.
IMHk gerta litezkeen kolaborazioei begira, udaberrian inguruko enpresentzako mintegi bat antolatzea aurreikusi du, proiektua aurkeztu eta beraien etorkizuneko beharrak ezagutzeko.