Abiadura eta Etekin handiko ikasleak praktiketan hartzeko aukera

2015/06/02 00:00:00 GMT+2
IMHn estrainekoz eman dugu ikastaroa eta lehen aldiz eskaini da estatu eta erkidego mailan.

Ikasleek 590 orduko prestakuntza jaso ondoren, ekainetik aurrera eta urriaren 15 arte enpresetan praktikak egiteko prest ditugu. Ikasleak Ermua, Bilbo eta Berriz ingurukoak izan daitezke.

Lanbidek diruz lagundutako Profesionaltasun Ziurtagirien 3. mailako ikastaro hau Fabrikazio Mekanikoan ezagutza aurreratuak lortu eta merkatua eskatzen ari den joera berriei erantzuteko landu da.

  • Zure enpresan honelako profilik praktiketan hartzea interesatzen bazaizu, deitu IMHra eta hitz egin Nora Ramonekin 943744132 telefonoan (edo idatzi hemen edo mezua bidali nora[abildua]imh.eus helbidera.

 

Abiadura Haundiko eta Errendimendu Altuko mekanizazio bidezko fabrikazioa ikastaroaren xehetasunak