AAdi! proiektua: zibersegurtasuna ikasteko modu berria

2026/10/27 16:57:16 GMT+1
IMHko Lanbide Heziketa arloan AAdi! proiektua garatzen ari gara, Adimen Artifiziala eta gamifikazioa uztartuz zibersegurtasunaren arloko prestakuntza praktikoa eta segurua sustatzeko.

AAdi! Zibersergurtasuna Adimen Artifizialaren garaian: zibersegurtasuna ikasteko modu berri bat
IMH Lanbide Heziketan AAdi! proiektua garatzen ari gara, Adimen Artifiziala eta gamifikazioa uztartuz zibersegurtasunaren arloko prestakuntza praktikoa eta segurua sustatzeko.

Adimen Artifizialak gure eguneroko bizitzan eta lan-munduan gero eta presentzia handiagoa duen honetan, zibersegurtasunak ere erronka eta aukera berriei egin behar die aurre. Testuinguru horretan kokatzen da AAdi! Zibersergurtasuna Adimen Artifizialaren garaian proiektua, zibersegurtasunean trebatzeko modu berritzaileak garatzeko helburuarekin.

Proiektuaren barruan, Adimen Artifiziala erabiliko da zibereraso simulatuak sortzeko, erabiltzailearen edo prestakuntza-beharraren arabera egokituta. Simulazio horiek ingurune gamifikatu batean planteatuko dira, parte-hartzaileek egoera praktiko eta erronken bidez ikasteko aukera izan dezaten.

Helburua da zibersegurtasunaren inguruko ezagutza eta gaitasunak lantzea, baina ingurune kontrolatu eta seguruan. Horrela, erabiltzaileek akatsak egin, haien ondorioak ulertu eta esperientziatik ikasi ahal izango dute, benetako ingurune batean arriskurik sortu gabe. Prozesu horretan, “Agente Tutoreek” ikaskuntza-prozesua lagunduko dute, erabiltzaileei orientazioa eta feedbacka eskainiz.

AAdi! proiektua LHko bost zentroren arteko lankidetzaren emaitza izango da: CIFP Ciudad Jardín LHII, CIFP Txurdinaga LHII, IES Francisco de Vitoria BHI, CIFP Zubieta LHII eta CIFP IMH LHII.

Horrez gain, proiektuak Cybertix, Suministros Adarra S.A., Incress S.L. eta Hazgarri erakundeen babesa izango du.

Ikasturtean zehar, proiektuaren hainbat alderdi garatuko dira: proposamenaren diseinua, simulazioen garapena, ingurune gamifikatua eta Agente Tutoreen funtzionamendua, besteak beste. Prozesu horretan sortzen diren aurrerapenak eta mugarriak ere ezagutaraziko ditugu, proiektuaren bilakaera gertutik jarraitu ahal izateko.

AAdi! proiektuarekin, Adimen Artifizialak eskaintzen dituen aukerak baliatu nahi ditugu zibersegurtasuneko prestakuntza praktikoagoa, dinamikoagoa eta errealitate berrietara egokitua bultzatzeko.