“Lan Arriskuen Prebentziorako erdi-mailako Teknikaria” Postgradua.

2003/07/29 23:00:00 GMT+1
Datorren urriaren 17an hasten den postgradu hau, enpresak izendatutako langileari zuzendua dago, eta baita erdi-mailako prestakuntza egin eta lan arriskuen prebentzioko gestiorako beharrezko gaitasunak lortzeko interesa duenarentzat ere.

Ikastaroak 300 ordu dirau, guztiz presentzialak, ostiraletan 14.00-19.00etan eta larunbatetan 8.30-13.30etan, eta 2004ko ekainaren 18an bukatuko da.

Ikastaroa Osalanek homologatzen du, 01.0130.50.01.06.04 zenbakidun espedientearen arabera. Honela, ikastaroa gainditzen duten ikasleek Osalanek homologatutako titulua eskuratuko dute, Lan Arriskuen Prebentziorako erdi-mailako Teknikari lanak egin ahal izateko.

Informazio gehiago: Nora Ramón 943 74 82 70 nora@imh.es