“Enpresan denbora eta baliabideak nola banatu” mintegiarekin bukatutzat emango dira 2005-2006 bitartean Miramon Enpresa Digitalak antolatutako mintegi-zikloak

2006/06/19 00:00:00 GMT+2
Ekainaren 20an arratsaldeko 18:00etan, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan (IMH) izango da Miramon Enpresa Digitalak antolatutako Deba Beheko azken mintegia

Gure denbora eta enpresako baliabideak egoki kudeatzeko modua erakutsiko da azken kurtsoan. Koordinatzeko, gehiegizko lekualdaketak ekiditeko eta baliabideak erabiltzerakoan denbora eta dirua aurrezteko, kostu baxuko soluzioak (baita doakoak ere) erakutsiko dira.

Programazioa ondorengoa izango da:

  • Sarrera, lankidetzaren inguruan
  • Denboraren eta informazioaren kudeaketa enpresan
  • Agenda Partekatuaren Soluzioak
    • Merkataritzarako Soluzioak
    • Hedapen librerako soluzioak
  • Urruneko gailu edo gailu mugikorren bidez datuetara heltzea
  • Sinkronizazioa
  • Ezarpena eta faseak
  • Erakustaldi praktikoa
  • Galde-eskeak

Beti bezala, mintegia doakoa da eta izena emateko edo argibide gehiago izateko interesa dutenek 943 747 314 telefono zenbakira dei dezakete, cursos@miramondigital.com helbidera idatzi edota www.miramondigital.com

Mintegi-ziklo hau eGipuzkoa 2005 ekintza-planaren eta Euskadi Informazioaren Gizartean planaren —hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutakoen— baitan kokatzen da, izan ere, horien helburu da, beste hainbaten artean, Gipuzkoa lurralde aurreratua izatea enpresak informazioaren gizartean sartzeari dagokionez, konektatzeko aukerak eta merkataritza elektronikoa garatzearen bidez, hain zuzen ere.

Enpresa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi: enpresaren barneko eragileak sentsibilizatzea eta prestatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea lehiarako zein garrantzitsua den ohar daitezen, eta informazioaren gizarterako bidean aurrera egitea. Horrezaz gain, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalei gaikuntza eta laguntza eskainiz.

Prentsa-harremanetarako: Silvia Turné 616 11 25 80