55 PLUS, laneratzeko prestakuntza eta laguntza.

IMHn abian jarri dugu "prestakuntza eta Laguntza 55 Plus" proiektu berria, langabezian edo lan-prekarietatean dauden 55 urtetik gorakoak berriro laneratzeko.
Proiektu honi esker, izena ematen duten pertsonei orientazio pertsonalizatua eskainiko diegu trebetasun-pertsonalen inguruko prestakuntza-ekintzekin batera, ondoren lan-merkatuan integratzea edo prestakuntza normalizatura itzultzea ahalbidetuko dienak, hala nola profesionaltasun-ziurtagiriak, birziklatzeko ekintza espezifikoak, etab.
Martxoan hasiko da, gutxi gorabehera. Horregatik, interesatzen bazaizu edo informazio gehiago behar duzula uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan incress@incress.com helbidera idatziz edo IMH-ko 943748275 telefonora deituz.
"55 Plus Prestakuntza eta Laguntza" proiektuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza du, Bizitza Osoan Zehar Ikaskuntzako deialdiaren barruan (20/21 deialdia).