3d inprimaketari esker, maskara babesleentzako belarri babesleak

2020/04/22 18:46:08 GMT+1
Elgoibarko komunitatearekin herrigintzan, beste pauso bat eman dugu Covid19ari aurre egiten.

Iritsi da momentu berezia! Une hunkigarria, harrotasunez, ilusioz eta esker onez betea.

Hainbat eragilerekin elkarlanean Covid-19aren aurkako borrokan gure 3D inprimaketa-teknologiaren bidez osasun-langileentzat maskara babesleak fabrikatzen jardun ondoren...

Gaur egun handia da IMHko gure giza taldearentzat. Gizartearen ongizatearen alde, elkarlanean jarraitzeko ilusioak eta ahaleginak bultzatuta, gure komunitatearen, Elgoibarren, eskura jarri ditugu gure teknologia eta ezagutza, "belarri-babesleak" fabrikatuz, maskarak errazago erabil ditzaten.

Harro gure esku dagoen guztia ematen jarraitzeaz.

Eskerrik asko talde osoari ekimen hau posible egiteagatik.

Elkarlanean, aurrera jarraituko dugu!