3D Acelerator, fabrikazio gehigarriaren inguruko jardunaldi teknikoa IMHn

2015/03/11 01:00:00 GMT+2
TKgune sareko partaidea den IMHk eta Sicnova 3Dk enpresei gonbitea egiten die datorren martxoaren 17 eta 18an IMHn egingo den jardunaldi honetan parte har dezaten.

Additive Manufacturing (AM), Fabrikazio gehigarria edo 3D inprimatzea gero eta interes handiagoa sortzen ari da enpresa munduan. Baina, ez da batere erraza ulertzea hainbeste nobedade dakarren fenomemoa. "3D Acelerator" jardunaldiak teknologia hauen guztien ulermena eta irismena azkartzea du helburu. Aldi berean, oinarriak finkatu nahi ditu, enpresek euren irizpidea eraiki dezaten, 3D teknologia ezarri baino lehen.

Jardunaldia martxoaren 17an, asteartean, izango da, 9:30etatik 13:30ra. Bestalde, 17an 16:30-19.30 bitartean eta 18an  9.00-13.30 bitartean erakusketa gidatua eta demostrazioak egingo dira Sicnova JCR 1000, SLS inpresorak eta hainbat eskaner (Capture, Breuckmann, Mantis Vision Pocket, FuelScan, ...) ezagutu ahal izateko.  Horrez gain, fabrikazio gehigarriaren teknologia eta materialeekin egindako pieza erakusgarrien erakusketa ikusi ahal izango da. (Metala, poliamidak, termoplastikoak, erretxina fotopolimerizagarriak etabar).

Ikusi hemen egitaraua.

Izena emateko bete ondorengo formularioa...