30+10 mintegiaren 10. edizioa urriaren 7an izango da

2015/07/07 00:00:00 GMT+2
Dagoeneko 10 urte beteko ditu Elgoibarko IMHn urtero antolatzen dugun hizkuntza-kudeaketa enpresan inguruko jardunaldiak. Gorde zure agendan txoko bat, enpresen praktika onak eta lanbide heziketan pilpilean dauden azken berritasunak ezagutzeko.

Zergatik 30+10 izena? 2006an 1. edizioa antolatzen geundela, IMHko bulegoan aurkitu genuen Danobatek sortutako lehen hiztegi teknikoa. Data begiratu eta dagoeneko 30 urte zituela ohartu ginen. Beraz, mintegia 30 urte ondoren, hurrengo 10 urteetan enpresa munduan euskararen erabilera bultzatzeko topagunea sortu eta merkatuan dauden praktika onak eta euskaraz erabili daitezkeen makina, produktu eta zerbitzuen berri emateko konpromisoa hartu genuen.

Aurtengo "30+10 hizkuntza-kudeaketa enpresan" mintegia urriaren 7an izango da Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.
10. edizio honetan gogora ekarriko ditugu egindakoak eta etorkizunari ere egingo diogu gogoeta. Horrez gain Lanbide Heziketak ere izango du bere atala, mintegian iaz egindako hausnarketaren ondoren etorri dira eta lan eta proposamen berriak. Eta beti bezala, hizkuntza-kudeaketaren inguruan enpresetan lantzen ari zareten praktika onak eta produktu-zerbitzu berriak ezagutzeko aukera izango dugu.

Zure enpresa edo erakundearen praktika on adierazgarri berririk eman nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan uztailaren 16 baino lehen, txoko bat egokitzen saiatuko gara eta.
Aurreko 30+10 mintegiko edizioak...

Guztia zehaztasun handiagoarekin azalduko dugu irailaren lehen astean. Beraz, momentuz, gorde ezazu zure agendan urriaren 7ko goiza, plazer bat izango da zuok berriz gurean izatea!

 

30+10 Mintegia IMHk antolatzen du Ahize-AEKrekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, hainbat elkarte eta euskalgintzako eragileen parte hartzearekin.