30+10 mintegia: IMHko webetik zuzeneko emisio komentatuak

2010/10/20 16:20:00 GMT+1
Nola parte hartu urriaren 21eko mintegian: txata

Zuzeneko emisioa: BideoStreaming
Orain arte 30+10 mintegia guztiz presentziala izan da, mintegia jarraitzeko ezinbestekoa zen IMHra etortzea. Iaz BideoStreaming teknologiarekin zenbait mintegi Internetetik zuzenean emititzen hasi ginen, eta honekin bide bat zabaldu genuen edozein lekutatik eta sarearen laguntzaz mintegiak zuzenean jarraitzeko.

Aldi berean hiru areto ezberdinetan hitzaldi desberdinak egongo direnez, ezingo ditugu hitzaldi guztiak emititu, baina IMHko areto nagusiko hitzaldiak BideoStreaming bidez emitituko ditugu.

Honekin erronka bat gaindituko dugu, hau da, IMHra hurbildu ezin direnek jardunaldiaren zati batzuk ikusi eta entzun ditzakete, baina bigarren arazo bat konpondu gabe genuen: “parte hartzearena”.

Parte hartze kolaboratiboa: Txata

Jendearen parte hartzea bultzatzeko txat publikoa erabiliko dugu. Txat honetan parte hartzeko :

  • Txatean zuzenean mezua idatzi

Txat hau irekia izan arren, moderatua izango da.

“Markoa”, txatean parte hartzeko gida

Edonork izango du txatean mezua publikatzeko aukera, eta moderatua izango da
Areto nagusiko hizlariek txatetik egiten diren mezuak erantzun ditzakete ala ez. Kontutan izanik guretzat estraineko aldia  izango dela, ohitura sortzen joan beharra dugu eta beraz erantzuteko aukera libre utziko dugu.

Mahai-inguruko zein areto nagusiko hitzaldien galderen tartea iristen denean,  IMHko moderatzaile batek txatean azaldu diren mezuen artetik bat edo batzuk aukeratu eta hizlariari galderak egingo dizkie.