30+10 mintegia: IMHko webetik zuzeneko emisio komentatuak

2009/10/20 23:00:00 GMT+1
Nola parte hartu urriaren 22ko mintegian: txat / twitter / facebook

Zuzeneko emisioa: BideoStreaming


Orain arte 30+10 mintegia guztiz presentziala izan da, mintegia jarraitzeko ezinbestekoa zen IMHra etortzea. Iaz BideoStreaming teknologiarekin zenbait mintegi Internetetik zuzenean emititzen hasi ginen, eta honekin bide bat zabaldu genuen edozein lekutatik eta sarearen laguntzaz mintegiak zuzenean jarraitzeko.

Aldi berean hiru areto ezberdinetan hitzaldi desberdinak egongo direnez, ezingo ditugu hitzaldi guztiak emititu, baina IMHko areto nagusiko hitzaldiak BideoStreaming bidez emitituko ditugu.

Honekin erronka bat gaindituko dugu, hau da, IMHra hurbildu ezin direnek jardunaldiaren zati batzuk ikusi eta entzun ditzakete, baina bigarren arazo bat konpondu gabe genuen: “parte hartzearena”.

Parte hartze kolaboratiboa: Txata

Jendearen parte hartzea bultzatzeko txat publikoa erabiliko dugu. Txat honetan parte hartzeko bi era daude:

  • Txatean zuzenean mezua idatzi
  • Twitter erabiltzailea bezara, twitteatu #30g10 etiketa erabiliz. Txat sistemak twitter-eko mezuak jaso eta txatean publikatuko ditu. Orain arte egin ditugun proba saioetan, konturatu  gara batzuetan twitter-eko mezuak atzerapen txiki batekin publikatzen direla, beraz hau gertatuko balitz itxaron pixka batez mezua publikatuta ikusi arte.


Txat hau irekia izan arren, moderatua izango da.

“Markoa”, txatean parte hartzeko gida

Edonork izango du txatean mezua publikatzeko aukera, eta moderatua izango da
Areto nagusiko hizlariek txatetik egiten diren mezuak erantzun ditzakete ala ez. Kontutan izanik guretzat estraineko aldia  izango dela, ohitura sortzen joan beharra dugu eta beraz erantzuteko aukera libre utziko dugu.

Mahai-inguruko zein areto nagusiko hitzaldien galderen tartea iristen denean,  IMHko moderatzaile batek txatean azaldu diren mezuen artetik bat edo batzuk aukeratu eta hizlariari galderak egingo dizkie.

Goizean zehar hitzaldi bakoitzeko “ideia nagusiak” jaso eta IMHko facebook-en publikatzen joango gara.

Sare Sozialak


IMH sare sozialetan estreinatu da, eta ekitaldi hau aprobetxatu nahi dugu gure kanalak publiko egiteko. Kanal hauek erabiltzen dituzuenoi, gure lagun egiteko gonbita luzatzen dizuegu