30+10 Mintegia: enpresa eta hizkuntza kudeaketa

2008/10/08 00:00:00 GMT+2
Urriaren 23an Elgoibarko IMHn burutuko den jardunaldian 19 hizlarik parte hartuko dute, hauen artean Belgikako eta Kataluniako gonbidatuak izango ditugu. Sarrera doakoa izango eta beharrezkoa izena ematea.

Oharrak:

  • Izena ematean zein hitzaldietara joango zaren adierazi behar duzu (jardunaldiaren zenbakia adierazi)
  • Areto Nagusian egingo diren hitzaldiak, 1-3-5-8-11-14-17 zenbakidunak, euskaraz izango dira eta aldi bereko euskara-gaztelera itzulpen zerbitzua izango dute. 2-7-10-16-18-19 hitzaldiak euskaraz izango dira. 4-6-9-12-13-15 hitzaldiak gazteleraz izango dira.


Zertan arituko dira belgikar 1, 2 katalan eta 100 euskaldun IMHn?

Urriaren 23an Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak 30+10 Mintegia izeneko enpresa eta hizkuntza kudeaketari buruzko jardunaldia antolatuko du hirugarren urtez. Aurreko bi urteetan bezala, enpresei hurbildu nahi diegu egun merkatuak eskaintzen dizkien produktu, tresna, sofware eleanitzak, euskaraz ere lan egitea ahalbideratuko dienak eta enpresa batzuren esperientzia eta praktika onak.


Nori zuzendua:

  • Enpresa batean hizkuntza-kudeaketa nola egiten den jakin nahi duten enpresetako zuzendari, giza baliabideetako arduradun edo ardura duten pertsonak.
  • Euskara plana dagoeneko duten enpresen hizkuntza-arduradunak
  • Lanbide Heziketako ikastetxeetako zuzendari, irakasle eta hizkuntza arduradunak
  • Euskalgintzako eragileak.



EGITARAUA (triptikoan xehetasun gehiago)

Hasiera
  • 08:45-09:00 Akreditatu eta dokumentazioa jaso
  • 09:00-09:35 Agurra: Elgoibarko Alkate Alfredo Etxeberria. Ongi etorria: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Patxi Baztarrika jauna.
Lehen Atala: Enpresa eta hizkuntza kudeaketa ( bi saio ordutegi bakoitzeko)
  • 10:50-11:30. Igor Calzada, University of Nevada - MU Mik 1 / Daniel Hermosilla, EHU-UPV 2
  • 10:15-10:45. Pilar Kaltzada, Innobasque 3 / Sergio Monge, EHU-UPV 4
Bigarren Atala: Praktika onak (2 saio ordutegi bakoitzeko)
  • 10:50-11.20. Euskaltel 5 / Tallers per la LLengua (Katalunia) 6/ Ahize-AEK 7
  • 11:25-11:55. Tekniker 8/ Université de Namur (Belgika) 9/ Emun-Kutxa 10
  • 11:55-12:25. Atsedena .Kafea
  • 12:30-13:00 GKN Legazpi 11 / Urkotronik 12 / Ideko 13
Hirugarren Atala: Produktu eta zerbitzuak
  • 13:05-13:35. Eleka, Dokusare 14 / Microsoft, softwarea euskaraz 15  / Emun, Telp 16
  • 13:40-14:40. Andres Urrutia notaritza 17 / ESLE, Irontec, software librea euskaraz 18 / Elhuyar, jarrera positiboen lantzea enpresan 19
Amaiera ekitaldia
  • 14:40-15:00. Makina Erremintaren Museoan. Luntxa.





Jardunaldiaren kolaboratzaileak:
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Elgoibarko Udala
  • Ahize-AEK.