30+10 mintegia, bosgarren urtez

2010/09/09 00:00:00 GMT+2
Hizkuntza-kudeaketa enpresan gai hartuta, datorren 2010eko urriaren 21aren goizean burutuko dugu jardunaldia Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuan.

"30+10 hizkuntza-kudeaketa enpresan" mintegiaren egitarau osatua irailaren erdialderako izango dugu.

Aurten ere berrikuntza, aniztasuna, nazioartekotzea, balioak eta beste izango ditugu irizpide, eta eleaniztasunean oinarritutako praktika onak, zerbitzuak eta produktuak ezagutu ahal izango ditugu.

Gurekin harremanetan jartzeko: 943 74 41 32 telefonoan, Edurne Bilbao edo idatzi hemen

 

Aurreko edizioei buruzko informazioa hemen...