25BIEMH - Makina Erremintaren Biurtekoa, Barakaldo, martxoak 3-8

2008/03/03 01:00:00 GMT+2
Makina Erremintaren Biurtekoa zilarrez jantzi da bere 25. urteurrenean. Makina Erremintaren Museoaren 10. urteurrena dela eta, Biurtekoaren sarrera nagusian egoteaz gain, Elgoibarren ofizioen erakusketa izango du martxan aste osoan, larunbata barne.

25 BIURTEKOA ZILARREZ JANTZI DA AURTEN.


1.700 erakusketari bildu dira, 1.000 inguru atzerritik etorritakoak. BECeko 6 pabiloi gainezka, era guztietako makina eta ekipamenduekin. IMHko hainbat ikasle-irakasle egon dira bisitan. IMHra ere etorriko da Biurtekoa dela eta bisita ugari, baita Makina Erremintaren Museora ere, bai beste erkidegoetako ikasle taldeak eta baita atzerriko ordezkaritza komertzialak ere.

IMHko zuzendari teknikoak, Javier Lopezek, parte hartu du gaur Biurtekoaren diseinu sarien emaimahaikide gisa. Hona hemen aurtengo MAKINA ERREMINTAko DISEINU SARIAren EMAITZAK...

Makina Erremintaren Museoak 10 urte betetzen dituela eta, aste osoan izango du martxan ofizioen erakusteka, larunbat goiza barne. Herritar eta interesa duen guztiarentzat zabalik izango da.

Komunikabideetan ere azalduko da, hain zuzen martxoaren 4an Metal Univers-ek inauguratu berri duen on-line telebista berrian, eta Postada saioak egun gutxi barru.