2016-2017 ikasturte hasiera Heziketa Ziklo eta Ingeniaritza Dualarentzat

2016/09/11 23:00:00 GMT+1
Aurten ETHAZI - etekin handiko metodologia berritzailea ziklo guztietan erabiliko da.

Dagoeneko martxan ditugu IMHn Lanbide Heziketako eta Ingeniaritza Dualeko kurtso guztiak. Heziketa Zikloentzako ikasleak guztira 258 dira, Goi-mailako zikloetan fabrikazio mekanikoko diseinua, produkzioaren programazioa eta mekatronika industriala eta erdi mailan mekanizazioa eta mantentze elektromekanikoa. 39 ikaslek Eredu DUALEAN ikasiko dute eta dagoeneko enpresan hasita daude pasa den ekainetik.

Bestalde, Ingeniaritza Dualari dagokionean promozio berria ere martxan dugu 53 ikaslekin. Aurtengoa 21. promozioa da, "Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza" Graduko bosgarrena. Bigarren eta hirugarren mailako ikasleak aurreko astetik berrekin diote eskolei eta 4. mailakoak atzerriko misioa egiten dihardute, abendu arte.