2014rako prestakuntzaren hobari-sistema

2013/12/17 00:00:00 GMT+1
2014. urterako Enpresen Preskuntzarako Hobari-Sistemaren Aplikazio Telematikoa martxan dago.

Modu bizkor eta erraz batean lanbide-heziketagatik Gizarte Segurantzan kotizatzen duten enpresek prestakuntzan inbertitutako dirua berreskuratzeko aukera daukate, Gizarte Segurantzako kotizazio-buletinetatik dagokion diru kopurua deskontatuz.

Enplegu prestakuntzarako Hiruko Fundazioak (FTFE) 2014. urterako Enpresen prestakuntzarako hobari-sistemaren aplikazioa martxan dago, beraz 2014an abiatuko diren ikastaroak jakin arazi daitezke.

Enpresek laguntza hauek zuzenean kudeatu ditzakete edo baita enpresen elkarteen bitartez. Modu honetan enpresa parte hartzaileei jakinarazpenak, dokumentuen kudeaketa, hobaritzeko diru kopuruen kalkulua etab. kudeatzen dizkie, haien prestakuntza finantzatzeko aukera erraztuz.

IMHren Enpresa-Taldean sartzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen edo 943744132 telefono zenbakira deituz.

Zein prestakuntzari ezarri dakizkioke hobari hauek?
Hobari hauek enpresek langileentzat garatzen dituzten edozein prestakuntzatan aplikatu daitezke:

  • Makina berrien hornitzaileek emandako prestakuntza.

  • Enpresako langileek emandako barne prestakuntza.

  • Kanpokoek emandako prestakuntza (prestakuntza zentruak, akademiak, aholkularitzak...):

    • Hizkuntzak

    • Lan arriskuen prebentzioa

    • Prestakuntza teknikoa

    • etab.

Dirua baduzunez, egin itzazu ikastaroak

2013. URTEKO HOBARIAK

2013. urteko prestakuntzetarako aplikazioa 2014. urteko urtarrilaren 31 arte erabilgarri egongo da.

GARRANTZITSUA: Enpresek prestakuntzaren amaiera komunikatu beharra daukate hobariak kotizazioetan aplikatu ahalko izateko. Komunikazio hauek egiteko epea abenduko kotizazio-buletina aurkezteko azken egunean bukatuko da.