2012ko IMH ikasle ohi aipagarria: Alvaro Blanco Cáceres, Ibarmiako salmenta arlo arduraduna
- ARGAZKIAK TUENTI-N ETA FLICKRREN....(sartu hemen)
Makina Erremintaren sektoreari lotutako 21 enpresen parte-hartzearekin 2012ko IMH Sariak antolatu du Elgoibarko IMHk bederatzigarren urtez. Ekainaren 22an antolatutako diploma banaketa ekitaldian banatu ziren sariak eta parte hartu zuten Carlos Crespo Eusko Jaurlaritzako Sailburuordeak, Elgoibarko Udaleko Ricardo Garate alkate ordeak, Josu Riezu AFMko Zuzendaritzakideak eta Javier Lopez IMHko Zuzendariordeak.
Sarituak izan dira:
2012ko ikasle aipagarria: Gorka Etxeberria Gorrotxategi Eibartarra (1978an jaiotakoa) mekatronikako goi-mailako heziketa zikloko ikaslea eta Soraluce E.Koop.en dihardu lanean, lanerako prestakuntza enpresa honetan amaitu ondoren. 800 eurotako ikasketa poltsa jaso du sari bezala.
Fabrikazio arloko ikasle aipagarria saria Aritz Jauregi Gorrotxategi Azkoitiarrari egokitu zaio (1983 jaiotakoa), Fabrikazio mekanikoaren produkzioko programazioko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. Saria kasu honetan ere 800 eurotako ikasketa poltsa izan da.
Elgoibarko ikasle aipagarriari ere sari berezi bat eman zaio, eta Urtzi Etxabe Mujika izan da (1976an jaioa), Industri Ekipoen Mantenimenduko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. Urtzik Elgoibarko Udalaren plaka bat jaso du eta 2012 IMHk eskainiko dituen prestakuntza iraunkorreko ikastaro bereziak egiteko beka ere.
2012eko ikasle ohi aipagarria Alvaro Blanco Caceres Elgoibartarra izan da (1979), egun Azkoitiko Ibarmia enpresako salmenta alor arduraduna. Ikasle ohi aipagarriak IMHko eskultura korporatiboa jaso du aitortzaren seinale.
IMH Sariak lanbide heziketak ikasketen artean merezi duen estatusa aitortzeko helburuarekin sortu ziren, zalantzarik ez baitago industriaren oinarria eta erdi-mailako aginte kualifikatuak lortzeko prestakuntza egokia eta beharrezkoa dela. IMHk urtero antolatzen ditu sari hauek enpresen kolaborazioarekin eta aurtengoak ere bereziki eskertu nahi ditu: Babesle (Alcorta Forging Group, Danobatgroup, Goratu, Etxe-Tar, Metal Performers eta Sariki) eta kolaboratzaileak, guztira 21 enpresa.
(*) Alvaro Blanco Cáceres, 2012ko ikasle ohi aipagarria.
1998-2000 urteetan ikasi zuen IMHn Diseinuko goi-mailako zikloa IMHn. Ikasketen amaieran Geminisen praktikak egin ondoren lanean jarraitu zuen bertan; ondoren Goratun, Geminis eta Lagun fusionatu zirenean Goratu taldea sortzeko, eta azken 10 urteak Ibarmian egin ditu. Portugal eta Espainiako merkatuak daramatza eta profil tekniko-komertzial aberatsa du.